Jubenil mutilen eskubaloi taldeak, garaipena eskura du

Noaua Aldizkaria 2013ko apirilaren 9a

Asteburu honetan Egiaren aurka jokatuko duten neurketa irabazi edo berdintzea aski dute jubenil mutilek, Gipuzkoako Federazio Txapelketako garaile izateko. Egia gertu dute halere, “txapeldun ken diezaiekeen bakarra, 2 puntura dute”, Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez. Aipatu bilgunetik, 12 punturekin sailkapen buruan den talde usurbildarraren azken jardunaldi honetara animatzera joateko gonbita luzatzen diete herritarrei. Neurketa, larunbat arratsaldeko 19:00etan hasita, Oiardo Kiroldegian. Hauek dira, astebururako iragarriak dauden gainerako eskubaloi neurketak:

PARTIDAK
Apirilak 13, larunbata
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 5A
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Andoain ikastola 6B
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Eibar B
19:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Egia


Apirilak 14, igandea
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Pulpo

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Gipuzkoako Selekzioaren deialdiak
Apirilak 14, igandea
10:00-12:00
 Jubenil neskak: Leire Furundarena, Pasaiako Udal Kiroldegian, Pasai Donibanen.