Futbito Txapelketan izen emateko aukera ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 9a, 00:00

Bueltan dator, udaberri partean frontoian ospatu ohi den asteburu gauetako Futbito Txapelketa. Ostiral honetara arteko, apirilaren 12ra arteko tartea dago herrian antolatu den ekimen honetan izen emateko. Horretarako, Oiardo Kiroldegian gutunazal batean NAN fotokopiak, taldearen izena, kamisetaren kolorea eta 50 euro ordaindu behar dira. Taldea gehienez, 1997. urtean edo lehenago jaioak diren 10 jokalariz osatuko da. Antolakuntzatik NOAUA!ra helarazi duten beste ohar bat: “Lehenengo partidako bi taldeek porteriak eta marrak jarriko dituzte”. Halere, ekimen honi buruzko zehaztasun gehiagoren berri izateko, bilera egingo da ostiral gaueko 22:00etatik aurrera, Usurbilgo Gaztetxean. Futbito Txapelketan parte hartzera deitzen dute: “Hemen da ostiraleroko giroa! Futbito Txapelketa! Aurten bi liga: neskak eta mutilak! Animatu denok, parte hartzera!”, adierazi dute.