Asteburu honetan, apirilaren 12tik 14ra jokatuko da eskubaloiko kadete nesken mailako Euskadiko Amaiera Sektorea. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako talde onenak lehiatuko dira bertan. Onenen artean egoteko sailkatu dira usurbildarrak ere. Usurbil Kirol Elkarteko kadete nesken taldea izango da Barakaldon, gipuzkoar bakarrak. Eta haiekin lehian, beste hiru talde bizkaitar: Zuazo (Barakaldo), Kukullaga (Etxebarri) eta Errotabarri (Ermua). Barakaldon erabakiko da, gerora espainiar estatuan jokatuko den txapelketara Euskaditik joango den talde ordezkaria nor izango den.
Usurbil Kirol Elkartetik, asteburuan jokatuko den txapelketa honetako neurketen egutegia zehaztua dagoela berri eman dute. Partiden ordena atzo erabaki zuten, zozketa bidez. Hauexek dira beraz, Euskadiko final handiaren baitan jokatuko diren jardunaldien ordutegiak. Ostiraletik igandera, eguneko neurketa bana izango du talde bakoitzak:
Apirilak 12, ostirala
18:00 Zuazo-Usurbil.
19:30 Errotabarri-Kukullaga.
Apirilak 13, larunbata
16:00 Usurbil-Errotabarri.
17:30 Zuazo-Kukullaga.
Apirilak 14, igandea
10:30 Kukullaga-Usurbil.
12:30 Errotabarri-Zuazo.
Ondoren, sari banaketa.
Tokia: Barakaldoko Lasesarre Kiroldegia.
Bera Bera,
fase honetarako sailkatuak daude usurbildarrak, kadete nesken taldea hain zuzen. Martxoaren 17an, Bera Bera taldekoei 17-15 irabazi ostean, Barakaldoko txapelketarako sailkatzea lortu zuten.
Jubenil mutilak, Gipuzkoako txapeldun izatea jokoan larunbatean
Gogoan izan bestalde, jubenil mutilen eskubaloi taldeak neurketa garrantzitsua jokatuko da larunbat arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Oiardo Kiroldegian. Gipuzkoako Federazio Txapelketako garaile izendatu daitezke usurbildarrak, neurketa honen amaieran. Egia izango dute aurkari. Aurkariari irabazi edota berdinketa bat nahikoa izango da, usurbildarrak Gipuzkoako Federazio Txapelketan nagusitzeko. Etxekoak 12 puntura dira sailkapen buruan. 2 puntura dituzte Egiakoak.
Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.