Autolikidazio proposamenak, gaurtik onartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 10a, 00:00

Joan den astetik abian da aurtengo Errenta Aitorpen kanpaina. Dagoeneko errenta autolikidazio proposamena jaso duzuenok, asteazken honetatik aurrera onarpena emateko aukera izango duzue. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamendutik berri eman dutenez, "200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %87,5 onartu ziren".

Bestela, Errenta aitorpen mekanizaturako hitzordua eskatu behar duzuenok aldiz, itxaron pixka bat oraindik. Apirilaren 15etik aurrera izango duzue horretarako tartea. 

Aurtengo kanpaina ekainaren 25era arte luzatuko da. Hona hemen, kontuan hartu beharreko datak:
2013/04/10-2013/06/25: errenta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
2013/04/14tik aurrera: zerga informazioa gipuzkoa.net web orritik eskuratu edo postaz bidaltzeko eskaera egiteko aukera.
2013/04/15-2013/06/07: errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak eskatzeko aukera.
2013/04/16-2013/06/25: errenta mekanizatua eta Internet bidezko aitorpenak eta ondarearen epea.

Informazio gehiago: 902 100 040 edo gipuzkoa.net/ogasuna