Sara, Larrun eta Zugarramurdi bisitatzeko aukera izango dute mendizaleek igande honetan, apirilaren 14an. Andatza Taldekoek hiru guneok lotuko dituen ibilbidea prestatu dute. 23,5 kilometrokoa, sei ordu eta erdi inguruan egiteko modukoa izango da. Igande goizeko 7:00etan Oiardo Kiroldegian finkatu dute abiatzeko hitzordua. Joan etorria autobusez egingo da. Eta autobuserako aldez aurretik izena eman behar noski. Gaurkoa da apuntatzeko azken eguna, Andatzakoen kontu korronte zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805 (Kutxabank).
Adi, zenbakia berria baita. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "Kutxako berrantolakuntza dela eta, kontu zenbaki berria eman digute, eta aurrerantzean kontu horretan egin behar dira diru sarrerak, mendi irteerak ordaintzeko, federatzeko edo gainontzeko gaietarako". Baita noski, igande honetako izen emateak ere, kontu korronte zenbaki berri horretan egin beharko dira. 12 euro ordaindu beharko dituzte Andatzako bazkideek eta langabetuek, 15 euro gainerakoek. Plazak mugatuak izango dira.
Honez gain, hemen, antolakuntzatik jakinarazi dituzten beste zenbait ohar:
-Plaza mugatuak. Lehentasuna, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek dute.
-Otordua egingo da, ibilbidea amaitu ostean.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
Irteerari buruzko informazio gehiago: http://andatzamendizale.info