Sagardo dastaketa gidatua, apirilaren 20an Saizarren

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 11a, 00:00

Sagardoaren Lurraldeak sagardo dastaketarako hitzordu berria finkatu du. Apirlaren 20rako, larunbat goiz horretako 11:00etarako Saizar Sagardotegian. Bertaratu asmo duenak, aldez aurretik izena eman behar du, 943 550 575 telefono zenbakira deituta edo info@sagardoarenlurraldea.com helbidera email bat idatzita. 10 euroren truke, kata gidatuan parte hartu eta pintxoak dastatu ahal izango dira. Aipatu moduan, dastaketa gidatua izango da, Fernando Vadillo enologoak zuzenduko du ekitaldia. "Proposamena sagardo bakoitzaren berezitasunak bereizten ikasi nahi dituen sagardozaleei zuzendua dago", berri eman dute antolatzaileek. 

XXXII. Sagardo Eguna, maiatzaren 19an
Sagardo kontuez ari garela, ez ahaztu honako data hau; maiatzaren 19a. Egun horretan ospatuko da 2013ko Usurbilgo Sagardo Eguna. Ibilbide luzeko ekimen honen 32. edizioa ospatuko da, datorren hilabeteko hirugarren igandean. Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideak antolakuntza lanetan murgilduak daude jada.