Aitzaga Elkarteko mus txapelketaren jardunaldi berria bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 11a, 00:00

Mus zaleek hitzordua dute bihar gaueko 22:00etatik aurrera, Aitzaga Elkartean. Elkarte honetako X. Mus Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da, apirilaren 12 honetan. Parte hartu nahi dutenek, ordu erdi lehenago gerturatu beharko dute Aitzagara, 21:30-22:00 artean. Bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. "Sari ederrak daude jokoan eta zortzigarren sailkatura arte puntuak banatuko dira", ohartarazi du usurbileginez.com blogak. Parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Honako sariok daude jokoan: 
1. 2 arkume, 6 kg. txangurro, 4 kg. muskuilu, 2 txanpain botila eta 240 puntu.
2. 2 txerrikume, 4 kg. txangurro, 2 kg. muskuilu, 2 txanpain botila eta 160/220 puntu.
3. 2 txerrikume, 2 kg. muskuilu, 2 txanpain botila eta 80/140 puntu.
4. 4 untxi, 2 kg. muskuilu eta 80/140 puntu.
5. 0/60 puntu.
6. 0/60 puntu.
7. 0/60 puntu.
8. 0/60 puntu.

Ostiral honetakoaz gain, beste bi jardunaldi geratzen dira jokatzeke. "Sei jardunaldi izango dira eta amaieran puntu gehien lortzen dituzten bikoteek sari bereziak eskuratuko dituzte", berri eman dute antolatzaileek.