Larunbat honetarako, Herrira Eguna antolatu dute Usurbilgo Herrirak, Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbilgo Gaztetxeak. Egun osoan zehar ekitaldi desberdinak burutuko dira. Bi hitzordutarako sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira. Batetik, bertso saioa antolatu dute Sutegin. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia igoko dira kultur etxeko auditorioko oholtza gainera. Sarrerak aurrez 6 euroren truke erosi ahal izango dira. Edo egunean bertan, 8 eurotan.
Txartela beharko da baita, bertso saioaren ostean, Usurbilgo Gaztetxean egingo den harpidetza afarirako ere. 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte gazteek eta langabetuek. 18 eurotan gainerakoek. Hona hemen, apirilaren 13rako euskal preso politikoen eskubideen alde antolatu duten egitaraua:
11:00 Pilota txapelketa herrikoiaren hasiera.
16:00 Pilota txapelketaren jarraipena: final laurdenak, final erdiak eta finala.
18:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestaldia herrian zehar.
19:00 Bertso saioa Sutegin: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia.
Sarrerak: aldez aurretik 6 euro Txiriboga eta Aitzagan. Egunean bertan: 8 euro.
21:00 Harpidetza afaria Usurbilgo Gaztetxean.
Txartelak salgai: Txiriboga, Aitzaga, Bordatxo eta Irrati tabernetan. Gazteek eta langabetuek: 10 euro. Gainerakoek: 18 euro.
00:00 Kontzertuak Usurbilgo Gaztetxean: Kraussk+Itzartu.
Antolatzaileak: Herrira, Itaya eta Usurbilgo Gaztetxea.