Usurbilgo Herrirak, Itaya Gazte Asanbladak eta Usurbilgo Gaztetxeak egun osorako egitaraua prestatu dute larunbat honetarako. Pilota partidak, manifestazioa, bertso saioa edota harpidetza afaria ospatuko dira, euskal preso politikoen eskubideen alde.
Herrira Eguna pilota txapelketa herrikoi batekin abiatuko da. Goizean jokatuko dira lehen neurketak frontoian, eta bazkalostean, txapelketaren azken fasea. Gero, preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa burutuko da. Bertso saioa segidan, harpidetza afaria gauean Usurbilgo Gaztetxean, eta leku berean, kontzertu gaua.
Bertso saiorako eta harpidetza afaritarako txartelak salgai
Bi hitzordutarako sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira. Batetik, bertso saioa antolatu dute Sutegin. Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia igoko dira kultur etxeko auditorioko oholtza gainera. Sarrerak aurrez 6 euroren truke erosi ahal izango dira. Edo egunean bertan, 8 eurotan.
Txartela beharko da baita, bertso saioaren ostean, Usurbilgo Gaztetxean egingo den harpidetza afarirako ere. 10 eurotan eskuratu ahal izango dituzte gazteek eta langabetuek. 18 eurotan gainerakoek. Hona hemen, apirilaren 13rako euskal preso politikoen eskubideen alde antolatu duten egitaraua:
11:00 Pilota txapelketa herrikoiaren hasiera.
16:00 Pilota txapelketaren jarraipena: final laurdenak, final erdiak eta finala.
18:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestaldia herrian zehar.
19:00 Bertso saioa Sutegin: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia.
Sarrerak: aldez aurretik 6 euro Txiriboga eta Aitzagan. Egunean bertan: 8 euro.
21:00 Harpidetza afaria Usurbilgo Gaztetxean.
Txartelak salgai: Txiriboga, Aitzaga, Bordatxo eta Irrati tabernetan. Gazteek eta langabetuek: 10 euro. Gainerakoek: 18 euro.
00:00 Kontzertuak Usurbilgo Gaztetxean: Kraussk+Itzartu.
Antolatzaileak: Herrira, Itaya eta Usurbilgo Gaztetxea.