"Kalekumeak" erakusketa irekiko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 12a, 00:00

Gaurtik, Ion Markel Saez de Urabain herritarraren "Kalekumeak" izeneko erakusketa bisitatzeko aukera izango da Sutegiko aretoan. Donostian erakusgai izan duen argazki bilduma Usurbila dakar orain Ion Markelek. Ostiral honetatik apirilaren 21era, “Kalekumeak” izeneko bere erakusketa bisitatzeko aukera izango da, Sutegiko aretoan. Iphone batekin kalean ateratako hainbat irudi bildu ditu Usurbilen bizi den lazkaotarrak. “Kaleko jende anonimoa dute protagonista eta errealitateak eskaintzen duen baina askotan ikusten ez dugun autentikotasuna jasotzen dute”. Hauxe erakusketaren ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.

-Larunbatetan: 11:30-13:30 eta 18:00-20:00.

-Igandetan: 11:30-13:30.

 

Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.
Epea: apirilak 12-21.