Atxegaldeko festetako antolaketa lanak abiatu ditu jada Jai Batzordeak. Parte hartzea sustatu asmoz, auzokideak prestaketa lanetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte aurten. Horretarako, atxegaldetar guztiei zuzenduriko bilera deitu dute larunbatean, eguerdiko 12:00etan Potxoenean. "Animatu festak antolatzera!", luzatu dute gonbita Jai Batzordekoek. Aldaketarik ez bada, 2013ko Atxegaldeko jaiak, abuztuaren 30ean, 31n eta irailaren 1ean ospatuko dira. Ohi bezala, ostiraletik igandera.