Santixabeletako Jai Batzordearen bilera asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 15a, 00:00

Asteazken honetarako, apirilaren 17rako finkatu du Jai Batzordeak, Santixabelak antolatzen jarraitzeko bigarren bilera. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, ohi bezala, Potxoenean. "Jaien inguruko koordinaziorako, garrantzitsua da bilerara etortzea, bertan hartzen baitira Santixabel jaien inguruko erabakiak", ohartarazi dute Jai Batzordetik. Aurreratu bezala, 2013ko herriko festak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira. Ostiralez hasi eta asteartez, Santixabel egunarekin batera amaituko dira. Bestalde, apirilaren 9an itxi zuten, festetan ekitaldiren bat antolatu asmo dutenek, ekimenari loturiko informazioa edota aurrekontua aurkezteko zuten epea. Laster, datozen jaiak iragarriko dituen egitaraua diseinatzeko lehiaketa abiatuko da.