2013-2014 ikasturterako matrikulazio epea ireki dute gaur, Haur Eskolan. 0-3 urte arteko hezkuntza eskaintzen du Kalezarren kokatua dagoen guneak. Honenbestez, izen emateko deialdia, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako haurrei zuzendua dago. Izen emateko aukera egongo da apirilaren 26ra arte. Haur Eskolako ordutegia honakoa da: 7:30-17:00. Hitzordua eskatzeko berriz, 943 37 40 61 telefono zenbakira deitu behar da, goizez, 9:00-11:00 artean. Matrikulazio epe honen baitan, Ate Irekien Eguna antolatu dute. Apirilaren 24an, 17:00etan euskaraz, eta 18:30etatik aurrera, gaztelaniaz. Haur Eskolak, besteak beste, zerbitzuok eskaintzen ditu: osasun heziketa, elikadura ekologikoa, jantokia, zerbitzu pedagogikoa, Guraso Eskola edota ekimen bereziak.
Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 374 061 telefono zenbakira deitu dezake.