D3M eta Askatasunako kideen absoluzioa berretsi du Auzitegi Gorenak

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 16a, 00:00

Espainiako Auzitegi Gorenak, D3M eta Askatasuna auzietan iaz epaitu zituzten hamaika euskal herritarrak absolbitzea berretsi du. Usurbildar bat dago tartean, Agurtzane Solaberrieta. Eta berarekin batera, iaz epaitu zituzten beste hamar lagunak: D3Mko Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta  eta Zuriñe Zorrotua. Baita, Askatasunako kide Jose Antonio Munduate eta Xabier Isasa ere. Auziperatu guztiok absolbitzea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak, iazko ekainaren 18an. Fiskaltzak gero absoluzio haren aurrean helegitea aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean. Eta Gorenak gaur ezagutzera eman eta hedabideek jaso dutenez, 11 lagunon absoluzioa berretsi du. Auzitegi honentzat, D3M edo Askatasunako zerrendetan egoteak ez du ETAko kidea izatea suposatzen, zerrenda kideek duten parte hartze eskubidea gauzatu ahal izatea, besterik ez. Ondoko argazkian, iaz, auzi honen harira, Usurbilen egin zen mobilizazioetako bat.