Salbatore Parrokiako organoa ezagutzeko bisita antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak larunbat honetarako, apirilaren 20rako, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Kanpandorrera igotzeko aukera ere egongo da.
Kontzertua igandean
Bestalde, igande eguerdi honetako meza nagusia ezohikoa izango da, kontzertua antolatu dute eta, Organoaren Lagunak taldekoek eta Zumarte Musika Eskolak. Tronpeta naturala eta organo emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Salbatore Parrokian, 11:45etatik aurrera. Meza aurretik, ekitaldian zehar eta amaieran Basilio Gomarin (espainiar tronpeta jotzailea) eta Handel Cedlio (organo jole brasildarra) arituko dira Elizan.