“Independentziaren ibilbide orria” izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Nafartarrak taldeak, apirilaren 24tik 26ra. Saioak 19:00etatik aurrera burutuko dira Sutegiko auditorioan. Sarrera doakoa izango da. Solasaldietako izenburuak honako hauek dira: “Catalunya”, “Nafarroarik gabe independentzia?”, eta “Iparraldeko ELB sindikatuak 30 urte: aurkezpena”. Zikloa, Usurbilgo Gaztetxean Iparraldekoekin burutuko den afari batekin eta Odolaren Mintzoa taldekoen kontzertuarekin amaituko da. Afaritarako txartelak 15 eurotan egongo dira salgai. Egitarauaren zehaztasun guztiak, jarraian:
Apirilak 24, asteazkena
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Catalunya”. Hizlaria: Mario Zubiaga.
Edukia: “estatu propioa lortzeko helburua duten bi prozesu nazionalen – euskalduna eta katalana – arteko simetria eta asimetriak, espainiar Estatua krisi sakon batean murgildua dagoen honetan”.
Apirilak 25, osteguna
19:00 Hitzaldia Sutegin: "Nafarroarik gabe independentzia?". Hizlariak: Angel Rekalde, Pako Aristi, Koldo Mtz. Garate.
Edukia: “Hegoaldeko euskal “probintzien” abiadura sozial ezberdinen ondorioz, Euskal Autonomi Erkidegoak independentzia lortzeko erraztasun edo aukera gehiago dituenaren ustea zabaldu da zenbait jenderen artean. Baina, posible da euskal independentziaren bidean aurrera egitea Nafarroa Garaia atzean geratzen bada? Edo ikuspegi sakon edo estrategikorik gabeko irudipena al da, Espainiak gure indarrak banatzeko sortua? Zer da Nafarroa, traba deseroso bat, ala Estatu arazoa?”.
Apirilak 26, ostirala
19:00 Iparraldeko ELB sindikatuak 30 urte: aurkezpena Sutegin. Hizlariak: Panpi Sainte Marie eta Dominik Agergarai (ELB).
Edukia: Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatua da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biziberritzeko ahaleginean sortu diren taldeetan inportanteenetakoa. 30 urte bete berriak ditu. ELBko baserritar militanteek bultzatu dituzte ikastola asko, eskola publikoetan euskara sartzea, enpresa berri askoren sorrera, ekonomia mailako sare alternatiboak, berotu duta kultur mugimendua... Panpi Sainte Mariek txerriak hazten ditu Landibarren, Nafarroa Beherean, eta ELBko idazkari nagusia da. Dominik Agerrek ardiak dauzka Urdiñarben eta Azkorria kooperatiba sustatzen du.
21:30 Hitzaldi zikloaren amaiera Usurbilgo Gaztetxean: afaria Iparraldekoekin, kantu saioa eta Odolaren Mintzoa taldekoen kontzertua. Sarrerak: 15 euro.
Antolatzailea: Nafartarrak kultur taldea.