Sagardo dastatze gidatua, larunbatean Saizarren

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 17a, 00:00

Sagardoaren Lurraldeak sagardo dastaketarako hitzordu berria finkatu du, larunbat goizeko 11:00etarako Saizar Sagardotegian. Bertaratu asmo duenak, aldez aurretik izena eman behar du, 943 550 575 telefono zenbakira deituta edo info@sagardoarenlurraldea.com helbidera email bat idatzita. 10 euroren truke, kata gidatuan parte hartu eta pintxoak dastatu ahal izango dira. Aipatu moduan, dastaketa gidatua izango da, Fernando Vadillo enologoak zuzenduko du ekitaldia. "Proposamena sagardo bakoitzaren berezitasunak bereizten ikasi nahi dituen sagardozaleei zuzendua dago", berri eman dute antolatzaileek.