Ekainaren 2tik 7ra Leon aldera joateko gonbita luzatu dute Gure Pakea elkartekoek. Interesdunek bidaia honetan izen emateko aukera dute jada, maiatzaren 7ra arte, aipatu elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Bertan jaso daitezke esku orriak eta baita informazio gehiago ere. Bidaiaren prezioa, 375 euro pertsona bakoitzeko (131 euro banakako gehigarria). Ekainaren 2an abiatuko dira Usurbildik autobusez, Leonera. 7:45etan jarri dute biltzeko hitzordua, Zendoia aurreko geltokian. Hortik aurrera, sei egunez lekuok bisitatuko dituzte:
-Ekainak 2: Usurbil-Leon.
-Ekainak 3: Zamora-Toro.
-Ekainak 4: Leon.
-Ekainak 5: Las Mendulas-Astorga.
-Ekainak 6: Villafranca del Bierro-Carracedo-Ponferrada.
-Ekainak 7: Gaztela Leon-Usurbil.