Udarregi Ikastolako ohiko batzar nagusia, apirilaren 25ean

Noaua Aldizkaria 2013ko apirilaren 18a

Martxoaren 13ko Artezkaritza Kontseiluak, Udarregi Ikastolako urteroko ohiko batzar orokorra deitzea erabaki zuen apirilaren 25erako. Datorren ostegunerako, bi deialdi egin ditu. Lehena, arratsaldeko 18:00etarako eta hala badagokio, bigarrena 18:30etarako. Honako gai zerrenda hau jorratuko dute:
1. Aurreko Ohiko Batzarraren aktaren irakurketa.

2. Ekonomia eta Administrazioa.

3. Eraikin berria.

4. Artezkaritza Kontseilua berritzea.

5. Zaintza Batzordea berritzea.

6. Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea.

7. Galde-erantzunak.