"Kalekumeak" erakusketa bisitatzeko aukera igandera arte

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 19a, 00:00

Ion Markel Saez de Urabain herritarraren "Kalekumeak" izeneko erakusketa bisitatzeko azken egunak dira hauek. Donostian erakusgai izan zuen argazki bilduma Usurbila ekarri eta Sutegiko aretoan jarri du orain Ion Markelek. Igandera arte, apirilaren 21era arte, “Kalekumeak” izeneko bere erakusketa bisitatzeko aukera izango da, Sutegiko aretoan. Iphone batekin kalean ateratako hainbat irudi bildu ditu Usurbilen bizi den lazkaotarrak. “Kaleko jende anonimoa dute protagonista eta errealitateak eskaintzen duen baina askotan ikusten ez dugun autentikotasuna jasotzen dute”. Hauxe erakusketaren ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.

-Larunbatetan: 11:30-13:30 eta 18:00-20:00.

-Igandetan: 11:30-13:30.

 

Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.
Epea: apirilak 12-21.