Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra deitu berri du datorren maiatzaren 30erako. Gaur agertu dira prentsaurrera, eragile sozial eta sindikatuetako ordezkariak. Deitzaileen artean baitira, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuak, eta baita 60tik gora eragile ere. Greba deialdia, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabarako egin dute, "Eskubide sozial eta laboral duinak" lemapean. Gainera, Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko prozesua abian jarri dutela jakinarazi dute.