Usurbil Cup txapelketan parte hartzeko aukera aurten ere

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 23a, 00:00

Aldaketarik ez bada, maiatzaren 17an hasiko da aurtengo Usurbil Cup. Bi aste lehenago, maiatzaren 3ra arte irekita dago jada, Usurbil FT-k antolaturiko kirol ekimenean izen emateko epea. Oiardo Kiroldegian eskugarri daude apuntatzeko orriak eta bertan eskatzen diren datuak bete beharko dira. Horrekin batera, 60 euroko ordainagiria aurkeztu beharko du talde bakoitzak. Taldeak, gutxienez 8 jokalarikoak izan beharko dute, gehienez hamarrekoak. 18 urtetik gorako arduradun bat izan beharko du jokalari multzo bakoitzak. Usurbil Cup Txapelketan aritzeko, parte hartzaileek usurbildarrak izan beharko dute. Talde bakoitzeko jokalarien hiru laurdenak, herriko eskoletako ikasleak. Talde mistoak osatu daitezke. Nesken arteko txapelketa antolatzea ere ez du baztertzen Usurbil FT-k, beti ere nahikoa talde parte hartzaile baldin badaude. Kategoria hauetako taldeek parte hartu ahal izango dute hastear den Usurbil Cup txapelketan:
-LH 1-2 minibenjaminak (talde mistoak derrigorrez)
-LH 3-4 benjaminak
-LH 5-6 alebinak
-DBH 1-2 infantilak