Hurrengo asteei begira, honako tailer eta ikastaro hauek antolatu dira Usurbilen. Adi izen emate epeei:
ETXEKO MERIENDAK LANTZEKO TAILERRA
Hitz Aho Guraso Elkarteak eta Haur Eskolako Guraso Taldeak “etxean egindako merienda goxoak” izeneko tailerra antolatu dute, gaurko, 18:00-20:00 artean Haur Eskolan. Bertako sukaldari eta Ekolapikoko kide den Amaia Ullatek eskainiko du ikastaroa.
"KARTOIAREKIN EGINDAKO BURUHANDIAK" TAILERRA
Bi eguneko ikastaroa, apirilaren 27an eta maiatzaren 4an. 9:30-13:30 artean Usurbilgo Gaztetxean, Hitz Aho Guraso Elkarteak antolatuta.
PATINATZE IKASTAROA
Familia giroko ekintzak bultzatu asmoz, eurei baina baita norbanakoei ere zuzendutako ikastaroa antolatu du Einean Guraso Eskolak maiatzerako; patinatze ikastaroa. Saioak maiatzaren 4, 11, 18 eta 24an burutuko dira, arratsaldez 16:00etatik aurrera, Udarregi Ikastola aurreko patio borobilean. Izen emateko aukera egongo da maiatzaren 1, 2 eta 3an, 10:00-11:00 artean, 609 41 38 83 telefono zenbakian. Prezioa, 5 euro. Ordainduko kopuru honekin, ikastaro amaieran askari bat egin nahi da. Ikastaroan parte hartzeko kaskoa eta babestekoak beharrezkoak dira. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen istripuen kargu egingo. Ikastaroaren ostean, aukera egongo balitz, hitzorduak jarri eta patinetan ibiltzeko taldea osatzea litzateke asmoa.
EMAKUMEEN AHALDUNTZE IKASTAROAK
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen ahalduntze ikastaroak antolatu ditu, apirilean hasi eta ekainera bitarte. Hiru ikastaro guztira; "biodantza", "Gure arbasoak: emakumeen leinuak" eta "Krisiak eta doluak". Ikastaro hauetako bi abian dira jada. Hirugarrena, datorren astelehenean, hilaren 22an hasiko da. Halere, izen emateko epeak irekita jarraituko du apirilaren 29ra arte, 943 377 110 telefono zenbakian edota parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita. Izen ematea doakoa da. Hona hemen, hiru ikastaro hauen inguruko zehaztasun gehiago:
BIODANTZA:
Edukia: norberaren konfidantza, segurtasuna, autoestimua, komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko teknikak jorratuko dira ikastaroan.
Noiz eta non: astelehenetan, 17:00-19:00 artean, Santueneko Lokalean.
Irakaslea: Ainhoa Iturbe.
Hasiera data: apirilak 22.
Hizkuntza: euskara.
GURE ARBASOAK: EMAKUMEEN LEINUAK
Edukia: ikastaro honen helburua emakumeen arteko laguntza-harremanak sustatzea, emakumeak historian zehar izan duen zeregina bistaratzea eta gure emakume arbasoen rolaz kontzientzia hartzea da. Transmititu dizkiguten alderdi positiboak berriro hartzea.
Noiz eta non: ostegunetan, 14:30-16:30 artean, yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo psikologoa.
Hasiera data: apirilak 8.
Hizkuntza: gaztelera.
KRISIAK ETA DOLUAK
Edukia: ikastaro honetan dolu prozesuak ulertzeko eta emozioak kudeatzeko baliabideak jorratuko dira.
Noiz eta non: ostegunetan, 17:00-19:00 artean, yoga lokalean.
Irakaslea: Pepa Bojo.
Hasiera data: apirilak 8.
Hizkuntza: gaztelera.
KZGunea
Hilabete honetan arratsaldez egongo da irekita, 16:00-20:00 artean. Maiatzean goizez, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
Apirilak 25: Openideiak (18:00-20:00)
Maiatzak 6-17: Internet KzGunea ikastaroa (9:00-11:00 artean eta erdaraz).