Erakusketarako material bila dabiltza Dantza Taldekoak

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 23a, 00:00

Larunbat honetan, apirilaren 27an ospatuko den Usurbilgo I. Dantzaren Egunaren baitan, erakusketa bat inauguratuko da Sutegiko aretoan. Bertan, Dantza Taldekoen material desberdina ikusteko aukera egongo da, apirilaren 27tik maiatzaren 5era, 17:30-20:00 artean Sutegiko aretoan. Erakusketa horretarako materiala biltzen ari dira antolatzaileak. Edonork, argazki, bideo, dokumentazio, arropa edo bestelako materialik izan eta utzi nahiko balu, jar dadila harremanetan Dantza Taldekoekin; dantzataldea@usurbil.com helbidera email bat bidalita edo 650 422 601 telefono zenbakira deituta. Dantza Taldekoek bildutako materiala gainera, datorren urtean argitaratu asmo duten libururako ere baliatu nahi dute. Talde honen historia jasoko dute lan honetan. 

Gogoan izan, hauxe da lau egun barru ospatuko den Dantza Eguneko egitaraua:

Egunean zehar, Tximeleta soinketa erritmikoko taldeen topaketa Oiardo Kiroldegian:
10:00-11:30 Benjaminen topaketa.
12:00-13:30 Alebin eta infantilen lehiaketa.
13:30 Sari banaketa.
16:30-18:00 Benjaminen topaketa.

11:30 Kalejira trikitilariekin udaletxetik abiatuta, dantzara animatzen diren pertsona guztiekin.

12:30 Usurbilgo dantza ondarearen transmisio ekitaldia frontoian: Usurbilgo Dantza Taldearen lehena eta oraina lotuko dituen ekitaldia.


Ondoren,
 euskal dantzetako arropen erakusketaren irekiera Sutegin.

17:30 Usurbilgo Dantza Talde ezberdinen erakustaldia frontoian. Parte hartzaileak:
-Tximeleta soinketa erritmikoko taldeak.
-Dantza orientalen taldea, Warda Mallal irakaslearekin.
-Gaztetxeko dantzariak.
-Usurbilgo Dantza Taldea.
-Muxikoak.

19:00 Kantu jira, frontoitik abiatuta.

22:00 “Sorginetxe” ikuskizuna frontoian: Zumarte Abesbatza, Usurbilgo Dantza Taldea, Ixabel Agirresarobe eta Tximeleta Soinketa Erritmikoko taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna.