Liztor asiarraren inguruko hitzaldia gaur, 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 24a, 00:00

Kezka eragiten jarraitzen du liztor asiarrak. Martxoaz geroztik maiatzera bitarte, “hasierako habiak” egiten baitituzte eta “horietako bakoitzeko erreginak beste habi bat egingo du, non 200 erregina inguru sortuko dituen”. Iaz gertatu bezala, datozen hileotan habiren bat ikusten badugu, udaltzaingoarekin harremanetan jartzera deitzen dute. Hasierako habi hau kentzeko ere zenbait gomendio ematen dituzte; “eguzkia atera aurretik edo gorde ostean egin behar da”. Poltsa batean sartu, etxean izan dezakegun edozein intsektizida bota, 20 minutu itxaron, habia kendu eta habia suntsitu behar da.
Argibide gehiago jaso nahi dituenak,  ostegun honetan, apirilak 25, 19:00etan hitzaldia dute eskura Potxoenean.