Bi aste barru hasiko da txapelketa eta partidak astean zehar izango dira, arratsaldez. Lehiaketa-sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da. Izena emateko, 943377 110 telefono zenbakira deitu behar da astean zehar, goizez, edo email bat idatzi helbide honetara: parekidetasuna@usurbil.net. Paleta goma txapelketa honetan, usurbildarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Norentzat: 18 urtetik gorakoentzat.
Noiz: Maiatza erdian hasi eta Santixabeletan amaitzeko.
Izen-ematea: Maiatzaren 3a ostirala, azken eguna.
Baldintzak: bi pilotariren izenak eman behar dira.
Gizonezkoen mailan, paleta gomaz jokatuko da. Partidak igande arratsaldetan 17:30etik aurrera izango dira. Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da. Izena emateko: 626 110 923 zenbakira deitu.
Emakumeen mailan, txapelketa jokatuko da bi mailetan:
-Gomazko pelotarekin.
-Teniseko pelotarekin.
Antolatzailea: Usurbilgo Pilota Elkartea.