Herrian dantzaren inguruan jarduten duten taldeak bilduko ditu, larunbat honetan, apirilaren 27an ospatuko den Usurbilgo Dantzaren Egunak. Egungo dantzariak, atzokoak, zaletuak, herritarrak... Antolatzaileek parte hartzera animatu nahi dute jendea. Tartean, egitarau honen baitan ospatuko da apirileko kantu-jira. Saio berezia izango da honakoa; Dantza-Kantu-Jira.
Ohiko hitzordua izango du, 19:00etan abiatuko da frontoitik. Baina oraingoan, abesten eta dantzan aritzeko aukera egongo da, Kantu Taldetik berri eman dutenez: "19etan aterako da frontoitik, "7 jauzi" dantzatu ondoren. Bertan, pare bat abesti kantatu eta gero, dantza kantu jira hasiko dugu. Beraz, kalean zehar, Kantua eta Dantza nahastuz ibiliko gara. Dantzak, MUXIKOak izango dira. Ggb, bi kantu eta Muxiko bat gunero", adierazi dute antolatzaileek. Herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.
Apirilak, 27 larunbata
Egunean zehar, Tximeleta soinketa erritmikoko taldeen topaketa Oiardo Kiroldegian:
10:00-11:30 Benjaminen topaketa.
12:00-13:30 Alebin eta infantilen lehiaketa.
13:30 Sari banaketa.
16:30-18:00 Benjaminen topaketa.
11:30 Kalejira trikitilariekin udaletxetik abiatuta, dantzara animatzen diren pertsona guztiekin.
12:30 Usurbilgo dantza ondarearen transmisio ekitaldia frontoian: Usurbilgo Dantza Taldearen lehena eta oraina lotuko dituen ekitaldia. Ondoren, euskal dantzetako arropen erakusketaren irekiera Sutegin.
17:30 Usurbilgo Dantza Talde ezberdinen erakustaldia frontoian. Parte hartzaileak: Tximeleta soinketa erritmikoko taldeak, Dantza orientalen taldea, Warda Mallal irakaslearekin, Gaztetxeko dantzariak, Usurbilgo Dantza Taldea, Muxikoak.
19:00 Kantu jira, frontoitik abiatuta.
22:00 “Sorginetxe” ikuskizuna frontoian: Zumarte Abesbatza, Usurbilgo Dantza Taldea, Ixabel Agirresarobe eta Tximeleta Soinketa Erritmikoko taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna.