Udarregi Ikastolako ohiko batzar nagusia, gaur 18:00etan

Noaua Aldizkaria 2013ko apirilaren 25a

Martxoaren 13ko Artezkaritza Kontseiluak, Udarregi Ikastolako urteroko ohiko batzar orokorra deitzea erabaki zuen gaurko, apirilaren 25erako. Ostegun honetarako, bi deialdi egin ditu. Lehena, arratsaldeko 18:00etarako eta hala badagokio, bigarrena 18:30etarako. Honako gai zerrenda hau jorratuko dute:

1. Aurreko Ohiko Batzarraren aktaren irakurketa.

2. Ekonomia eta Administrazioa.

3. Eraikin berria.

4. Artezkaritza Kontseilua berritzea.

5. Zaintza Batzordea berritzea.

6. Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea.

7. Galde-erantzunak.