Nafartarrak taldekoen hitzaldi zikloaren amaiera gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 26a, 00:00

30 urte bete dituen Iparraldeko ELB sindikatuaren aurkezpen ekitaldia programatu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Sutegin, Nafartarrak taldekoek. Ondoren, Iparraldekoekin afaria ospatuko dute Usurbilgo Gaztetxean, kantu saioa izango da eta Odolaren Mintzoa taldekoek kontzertua eskainiko dute. Sarrerak 15 eurotan dira salgai.

Gaur arratsaldeko saiora bueltatuz, Panpi Sainte Marie eta Dominik Agergarai ELB sindikatuko ordezkariek eskainiko dute hitzaldia. Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatua da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biziberritzeko ahaleginean sortu diren taldeetan inportanteenetakoa. 30 urte bete berriak ditu. ELBko baserritar militanteek bultzatu dituzte ikastola asko, eskola publikoetan euskara sartzea, enpresa berri askoren sorrera, ekonomia mailako sare alternatiboak, berotu duta kultur mugimendua... Panpi Sainte Mariek txerriak hazten ditu Landibarren, Nafarroa Beherean, eta ELBko idazkari nagusia da. Dominik Agerrek ardiak dauzka Urdiñarben eta Azkorria kooperatiba sustatzen du.