Tximeleta gimnasia erritmikoan aritzen diren taldeen arteko urteroko topaketak apirilaren 27an ospatuko dira aurten, Usurbilgo Dantzaren Egunean. Bi hitzorduak hilabete honetako azken larunbat honetan burutzekoak zirela ikusita, azkenean Dantzaren Eguneko estreinako edizioko egitarauan integratu dute aipatu ekimena. Goizez eta arratsaldez, maila desberdinetako taldeen erakustaldiak ikusteko aukera izango da Oiardo Kiroldegian. Eta euren jarduera ezagutzera ematez gain, lehiatuko dira baita. Alebin eta infantil mailako taldeak hain zuzen. Hona hemen, topaketa hauen egitaraua:
Egunean zehar, Tximeleta soinketa erritmikoko taldeen topaketa Oiardo Kiroldegian:
10:00-11:30 Benjaminen topaketa.
12:00-13:30 Alebin eta infantilen lehiaketa.
13:30 Sari banaketa.
16:30-18:00 Benjaminen topaketa.
Kantu-Jira, oraingoan, Dantza-Kantu-Jira
Biharko iragarria dagoen egitarau zabal honen baitan ospatuko da baita, apirileko kantu-jira. Saio berezia izango da honakoa; Dantza-Kantu-Jira. Ohiko hitzordua izango du, 19:00etan abiatuko da, frontoitik. Baina oraingoan, abesten eta dantzan aritzeko aukera egongo da, Kantu Taldetik berri eman dutenez: "19etan aterako da frontoitik, "7 jauzi" dantzatu ondoren. Bertan, pare bat abesti kantatu eta gero, DANTZA KANTU JIRA hasiko dugu. Beraz, kalean zehar, Kantua eta Dantza nahastuz ibiliko gara. Dantzak, MUXIKOak izango dira. Ggb, bi kantu eta Muxiko bat gunero". Antolatzaileek parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.