Larunbat eguerdi honetan inauguratuko dute bestalde, Usurbilgo Dantza Taldearen erakusketa, Usurbilgo Dantzaren I. Egunean. Bertan, bilgune honi loturiko material desberdina ikusteko aukera egongo da, bihartik maiatzaren 5era, 17:30-20:00 artean Sutegiko aretoan. Erakusketa horretarako materiala biltzen ari dira antolatzaileak. Edonork, argazki, bideo, dokumentazio, arropa edo bestelako materialik izan eta utzi nahiko balu, jar dadila harremanetan Dantza Taldekoekin; dantzataldea@usurbil.com helbidera email bat bidalita edo 650 422 601 telefono zenbakira deituta. Dantza Taldekoek bildutako materiala gainera, datorren urtean argitaratu asmo duten libururako ere baliatu nahi dute. Talde honen historia jasoko dute lan honetan.