Sei egun barru, Andatza Eguna

Noaua Aldizkaria 2013ko apirilaren 29a

Hemen dugu maiatzeko lehen igandea, Andatzara igotzeko eguna. Hilaren 5ean ospatuko da aurten. Ekimena, Andatza Mendizale Elkarteak eta Usurbilgo zein Zizurkilgo Udalek elkarlanean antolatu dute. Goizeko 11:00etatik aurrera erromeri giroa nagusituko da bertan. Ohi bezala, jan edana ez da faltako. Ia eguraldiak eguna behar bezala ospatzen laguntzen duen. Andatza Eguneko egitaraua duzue hauxe:

Goizean zehar, erromeria: trikitilariak eta bertsolariak.
11:00 Hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria.
12:00 Herri kirolak eta jokoak haurrentzat eta helduentzat.

14:00 Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.

Antolatzaileak: Zizurkilgo Udala, Usurbilgo Andatza Mendi Elkartea eta Usurbilgo Udala.