Auto istripua izan da goizean Usurbilen, N-634 errepidean. Goizeko 9:00ak pasatxoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, furgoneta bat irauli da errepidean. Berehala, anbulantzi eta suhiltzaileak istripua jazo den gunera gerturatu dira. Gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute, furgoneta barruan harrapatuta geratu baita. Zaurituta eraman dute anbulantzian, ospitalera.