Makillaje edota patinatze ikastaroak asteotan

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 30a, 00:00

Hurrengo asteei begira, honako tailer eta ikastaro hauek antolatu dira Usurbilen. Adi izen emateko epeei:

MAKILLAJE TAILERRA
Gaztelekuak antolatu du maiatzaren 6an, 17:00-19:00 artean. DBH 2 eta DBH 3 mailetako ikasleei zuzendua dago. Prezioa, euro bat. Miren Ezeiza herritarrak gidatuko du saioa. Izen ematea Gaztelekuan.

PATINATZE IKASTAROA

Familia giroko ekintzak bultzatu asmoz, eurei baina baita norbanakoei ere zuzendutako ikastaroa antolatu du Einean Guraso Eskolak maiatzerako; patinatze ikastaroa. Saioak maiatzaren 4, 11, 18 eta 24an burutuko dira, arratsaldez 16:00etatik aurrera, Udarregi Ikastola aurreko patio borobilean. Izen emateko aukera egongo da maiatzaren 1, 2 eta 3an, 10:00-11:00 artean, 609 41 38 83 telefono zenbakian. Prezioa, 5 euro. Ordainduko kopuru honekin, ikastaro amaieran askari bat egin nahi da. Ikastaroan parte hartzeko kaskoa eta babestekoak beharrezkoak dira. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen istripuen kargu egingo. Ikastaroaren ostean, aukera egongo balitz, hitzorduak jarri eta patinetan ibiltzeko taldea osatzea litzateke asmoa.

 

KZ GUNEA 
Hilabete honetan arratsaldez egongo da irekita, 16:00-20:00 artean. Maiatzean goizez, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
Maiatzak 6-17: Internet KzGunea ikastaroa (9:00-11:00 artean eta erdaraz).
Maiatzak 20-21: Irudi digitalen tratamendua I (9:00-11:00).
Maiatzak 22-23: Irudi digitalen tratamendua II (9:00-11:00).
Maiatzak 27: OpenOffice Writer: oinarrizkoa (9:00-11:00).