Azken hilabete honetan Usurbil Judo Klubak izan dituen garaipenen berri eman du taldeak duen blogaren bidez. Laburbilduz, hona hemen judokek eskuratutako domina sortaren berri:
MARTXOAK 23: FUENGIROLAKO KADETE MAILAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA
Mongolia nagusi txapelketa honetan. Xabier Cazorlak ez zuen zorte handirik izan.
APIRILAK 6: JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA, VILLAVICIOSA DE ODON HERRIAN
Judo Klubeko hiru ordezkarik parte hartu zuten. Bi domina irabazi asmo zituzten, baina azkenean Paula Vicente (-44 kg) eta Xabier Cazorla (-73 kg) bosgarren postuan sailkatu ziren. Haiekin izan zen baita, Naroa Sanchez (-48 kg).
APIRILAK 13: NESKEN KLUBEN ARTEKO LIGA NAZIONALA, MADRILEN
Parte hartzaileek podiuma zuten jokoan eta usurbildarrek podiuma lortu dute. Judoka taldea kideok osatu zuten:
- Miriam Gonzalez
- Eneritz Agoues
- Aiora Arrillaga
- Jaione Equisoain
- Ane Cazorla
- Andrea Arruabarrena
- Maialen Zubeldia
- Nerea Arruti
- Sara Alvarez
APIRILAK 14: PORTUGALEKO EUROPAKO KADETE MAILAKO KOPA
Brontzezko domina irabazi zuen Xabier Cazorlak. Montenegroko jokalariaren aurka galdu zuen, baina irabazi aldiz, Georgia, Portugal, Italia eta Azerbaiango ordezkarien aurrean. Espainiar estatuan kategoria honetan, domina irabazi zuen judoka bakarra izan zen Usurbilgo klubek kidea.
APIRILAK 21: KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA
Hamaika domina etxerako, txapelketa honetan. Klubetik burutu duten denboraldi onagatik zorionak helarazi dizkiete jokalari hauei. Hauxe kadeteen mailako Euskadiko Txapelketan, Usurbil Judo Klubak lorturiko sariak:
Ainhoa Gonzalez (Zilarra)
APIRILAK 21: INFANTIL MAILAKO HAUTAKETA PROBA
Bost judoka zeuden sailkatuak fase honetarako. A Coruñan ospatuko den finala zuten jokoan. Lehen postua eskuratu zuten, Mafer Carazasek (-44 kg) eta Mikel Formosok (+66 kg), bigarren postua Alba Vicentek (-48 kg) eta hirugarrena Josu Ruizek (-66 kg) eta Julen Alzasek (-46kg).
Irudia eta iturria: jcusurbil.com