Dancehall tailerra eta herri afaria, Gaztetxekoen datozen hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 30a, 00:00

Bi hitzordu antolatu ditu egunotarako, Usurbilgo Gaztetxeak; dancehall tailerraren bigarren saioa larunbat honetarako, maiatzaren 4rako, eta herri afaria maiatzaren 9an.

DANCEHALL MASTERCLASS
Saioa larunbat arratsalde honetan izango da, 17:00etan Usurbilgo Gaztetxean. "Raquel Koroma Dancing Princess gurean izango dugu berriz, Usurbilgo 2. Dancehall Masterclassa emateko prest. 5etan hasiko gara klasea ematen eta 2-3 orduko iraupena izango du", berri eman dute antolatzaileek. Izen emateko idatzi usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidera edo deitu 627 285 904 telefono zenbakira. Prezioa, 15 euro. 10 euro ikasle eta langabetuek. "Parte hartu nahi duzuenok arropa erosoa ekarri beharko duzue, eta ondo pasatzeko gogoa, noski. Era berean, ordurako etortzea ere eskatuko genizueke, puntual hasteko. Beraz, ez galdu aukera hau eta parte hartu!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gaztetxetik. 

AFARI HERRIKOIA
Borondatearen truke, afari herrikoia antolatu dute maiatzaren 9rako Usurbilgo Gaztetxean. Otordua 20:30etatik aurrera ospatuko da. “Afariko osagaiak herriko azokako zein herriko produktuak izan daitezen saiatuko gara, plateretan ez da egongo haragirik ezta arrainik ere, barazkiduna %100”, berri eman dute antolatzaileek. Afalosterako musika eta sorpresak iragarri dituzte. “Zatoz gaztetxera afari goxo goxoaz disfrutatu eta gozatzera!”, luzatu dute gonbita.