Errauste planta proiektuko bi kontratu etengo dituzte

Noaua Aldizkaria 2013ko api. 30a, 00:00

"Ingeniaritzan eta aholkularitzan jardun ziren bi enpresarekin akordioa hausteko bidea hasi du GHK-k, irregulartasunak topatu ondoren" irakur daiteke gaur Berria egunkarian. Eten egingo dituzte Zubietako errauste plantaren proiektuan aritutako bi enpresarekin sinatutako kontratuak, irregulartasunak ikusita; RESA eta IBH ingeniaritza enpresekin hain zuzen. "Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak uste du legea urratu zutela. RESA ingeniaritza enpresa da bat: lehiaketa irabazi egin zuen baldintza pleguak berak zehaztu eta gero. IBH ingeniaritza taldea da bestea: lehiaketa egin aurretik ere aholkularia zen", dio Berriak. Partzuergoak atzo burututako batzarrean erabaki zuen, akordio hauek eteteko bideari ekitea.