Bi kreditu aldaketa, udal aurrekontuetan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 2a, 00:00

2012ko ekitaldia likidatzerakoan, "diruzaintza gerakina negatiboa atera denez, ezin izan dira 2012. urtetik datozen partidak txertatu. Aurreikusitako gastuak 2013. urteko aurrekontuan sartu ahal izateko, kreditu transferentzia egitea proposatzen da". 3. kreditu aldaketa espedientea onartzea alegia. Planteamendu hau, herenegun burutu zen osoko ohiko bilkuran egin zuen Bilduk. Eta honez gain, arrazoi berdinagatik, iazko diruzaintza gerakina negatiboa izateagatik baita, "2013. urteko aurrekontua kantitate horretan gutxitzea proposatu da". Hauxe da, astearteko osoko bilkuan, gobernu taldetik planteatu zuten 4. kreditu aldaketa. Zuhurtziaz jokatu nahi izan dute erabakiok mahai gainean jartzerakoan, duela bi eguneko osoko bilkuran Bildutik ziotenez. Kreditu aldaketa proposamen batean zein bestearen aurrean, udal ordezkarien bozketako emaitza bera izan zen. Gehiengo osoz onartu ziren bi kreditu aldaketak, Bildu eta Aralarren babesarekin. Hamaikabatek aurka bozkatu zuen. EAJ-PNV eta PSE-EE abstenitu ziren.