Usurbil Cup eta paleta txapelketetan, izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 3a, 00:00

Gaur itxiko dute, Usurbil FT-k antolaturiko Usurbil Cup txapelketan izen emateko epea. Oiardo Kiroldegian eskugarri daude apuntatzeko orriak eta bertan eskatzen diren datuak bete beharko dira. Horrekin batera, 60 euroko ordainagiria aurkeztu beharko du talde bakoitzak. Taldeak, gutxienez 8 jokalarikoak izan beharko dute, gehienez hamarrekoak. 18 urtetik gorako arduradun bat izan beharko du jokalari multzo bakoitzak. Usurbil Cup Txapelketan aritzeko, parte hartzaileek usurbildarrak izan beharko dute. Talde bakoitzeko jokalarien hiru laurdenak, herriko eskoletako ikasleak. Talde mistoak osatu daitezke. Nesken arteko txapelketa antolatzea ere ez du baztertzen Usurbil FT-k, beti ere nahikoa talde parte hartzaile baldin badaude. Kategoria hauetako taldeek parte hartu ahal izango dute, hasiera batean maiatzaren 17an hasiko den Usurbil Cup txapelketan:

-LH 1-2 minibenjaminak (talde mistoak derrigorrez)
-LH 3-4 benjaminak
-LH 5-6 alebinak
-DBH 1-2 infantilak

PALETA TXAPELKETA
18 urtetik gorako paleta txapelketa antolatu da datozen asteotarako. Izen ematea ixtear da. Hona hemen argibide gehiago:

EMAKUMEZKOENA:
-Izen ematea: maiatzaren 3ra arte, 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.net.
-Modalitateak: gomazko eta teniseko pilotarekin.
-Neurketak: maiatzaren erdialdetik Santixabelak arte. aste barruan, arratsaldez.

GIZONEZKOENA:
-Izen ematea: 626 110 923.
-Modalitatea: paleta goma.
-Neurketak: igandetan, arratsaldeko 17:30etan hasita.
Oharra: lehiaketa-sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da.