Makillaje ikastaroa gaur, Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 6a, 00:00

Gaztelekuak antolatu du gaurko, 17:00-19:00 artean. DBH 2 eta DBH 3 mailetako ikasleei zuzendua dago. Prezioa, euro bat. Miren Ezeiza herritarrak gidatuko du saioa. Izen ematea Gaztelekuan.

KZ GUNEA 
Maiatzean zehar goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):

Maiatzak 6-17: Internet KzGunea ikastaroa (9:00-11:00 artean eta erdaraz).
Maiatzak 20-21: Irudi digitalen tratamendua I (9:00-11:00).
Maiatzak 22-23: Irudi digitalen tratamendua II (9:00-11:00).
Maiatzak 27: OpenOffice Writer: oinarrizkoa (9:00-11:00).