Usurbilgo sagastiei buruzko ikerketa aurkeztuko dute gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 7a, 00:00

Usurbilgo sagastien berri jaso nahi duenak, gaur arratsaldeko 19:30etan hitzordua du Potxoenean. "1. Sagastiak Loretan" ospakizunaren baitan, sagastietara irteera burutu zen joan den apirilaren 27an, Jakoba Errekondo paisajistarekin. Aipatu moduan, gaur burutuko da ziklo honetako bigarren hitzordua. "Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena" izeneko ikerketa aurkeztuko dute, Potxoenean. Egile Leire Jauregi Nekazaritza Ingeniariak emango du zehaztasun guztien berri. 

San Ixidro Eguneko bazkaritarako txartelak salgai
Asteotan burutuko dira, "1. Sagastiak Loretan" zikloko ekitaldi gehienak. Gaurko ikerketa aurkezpenaren ostean, hurrengo hitzordua, maiatzaren 15erako dago iragarria. San Ixidro Eguna ospatuko da, hurrengo asteko asteazkenean. Berrikuntzekin aurtengoan, eta hau ere, “1. Sagastiak Loretan” ospakizunaren baitan txertatu dute antolatzaileek. Aurreko urteen moduan, meza, hamaiketako eta herri kirolak izango dira goizez. Gero bazkaria ospatuko da Artzabalen. Txartelak salgai daude maiatzaren 11ra arte, Alkartasuna Kooperatiban. Arratsalderako, herriko erraldoi konpartsa eta Hurbilago batu dira, kalejira berezi bat ospatzeko. Erraldoi konpartsarekin pintxo poteoa egingo da. 

1. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: 
SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA USURBILEN

Maiatzak 7, asteartea
19:30 "Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena" ikerketaren aurkezpena Potxoenean, Leire Jauregi Nekazaritza Ingeniariaren eskutik. 

 

Maiatzak 15, asteazkena
SAN IXIDRO EGUNA

10:30 Meza Salbatore Elizan.
Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak Alkartasuna Kooperatiban salgai, maiatzaren 11ra arte.
18:30 Herriko erraldoi konpartsarekin pintxo poteoa.

Maiatzak 16-19, ostegunetik igandera
Usurbilgo baserrietako dolareen argazki erakusketa:
Epea: maiatzak 16-19.
Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.
Ordutegia:
Maiatzak 16-17: 18:00-20:00.
Maiatzak 18-19: 10:00-14:00.

Maiatzak 18, larunbata
17:00 Berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua Aginagako Sariaaundi baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. 

Maiatzak 19, igandea
XXXII. Sagardo Eguna:

Goiz guztian zehar, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar.
11:30 Irekiera. Baserriko, Labeleko eta Gipuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.

Goiz guztian, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar.
17:00 Erromeria Fun&Go taldearekin.
Arratsaldean ere, txaranga.

11:00etatik aurrera, Herrirak eta Ernaik antolaturiko karpa gunea Mikel Laboa plazan: jan edana, musika, presoen eskubideen aldeko ekitaldia…

Usurbilgo plazan, egun osoz. Sutegin "Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak" erakusketa.

Maiatzak 23, osteguna
19:30 Usurbilgo sagarkien dastaketa ikastaroa Aitzaga Elkartean: sagar-dultzea, muztioak eta sagardoak...

Ekainak 1, larunbata
9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik.

Elkarlanean:
-Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak elkartea.
-Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
-NOAUA! Kultur Elkartea.
-Usurbilgo Sagastia E.M.
-Itaya Gazte Asanblada.
-Aitzaga Elkartea.
-Sagardoaren Unibertsitatea.
-Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.
-Hurbilago Usurbilgo Merkatarien eta Ostalarien Elkartea.
-Usurbilgo Udala.