“Euskal-piriniar harreman historikoetatik hartzen du Pyrenaeus proiektuak bere inspiraziorik nagusiena”. Ardatz honen inguruan aurkeztu zuen Lasarte-Oriako Ganbo Iturri Kultur Elkarteak joan den larunbat goizean Artzabalen, “Pyrenaeus Sarea”. “Euskalerria eta erkidego piriniarren arteko lurralde eta kultura artikulazioetatik ondoriozta daitezkeen potentzialtasun guztiak landu eta hedatu nahi ditugu”, berri eman zuten. Garrantzizkotzat jotzen dute, “gure herria bere oraina eta geroaren jabe izateko ere, inguru hurbilenarekiko harremanak behar den bezala saretu eta kudeatzea”. Informazio gehiagorako, web orrialde hau dute: pyrenaeus.org. Honekin batera, II. Auzomintegiak antolatu dituzte asteotarako. Ekitaldietako bat, Usurbilen burutuko da. Maiatzaren 16an, Jose Maria Setienek “Pakea, Justizia, Egia. Etika edo politika?” izeneko hitzaldia eskainiko du Sutegin, 19:00etatik aurrera.