"Hil arte bizi" antzezlana, larunbat honetan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 6a, 00:00

Komedia eta tragedia uztartzen ditu Txalo produkzioak ekoitzi duen antzezlan honetan. Maiatzaren 11n Sutegin ikus ahal izango dugu. Sarrerak aldez aurretik salgai Lizardi dendan. Egunean bertan Sutegiko leihatilan erosi ahal izango dira.