"Kolorez kolore" diaporama saioa, gaur 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 8a, 00:00

Iñaki Agirresarobe herritarrak argazki bilduma berri bat proiektatuko du gaur, maiatzaren 8an, 19:30etan Sutegiko auditorioan. “Kolorez kolore” izena jarri dio diaporama saioari, eta bertan, “zeruak eskaintzen dituen aukera paregabeak dira oinarri: kolore nabarra, gorria, grisa, urdinxka…”. Egun desberdinetan ateratako argazkiekin osatu du ekitaldirako proiekzioa.