Baratze ekologikoaren laborantzarako hastapen ikastaroa antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 8a, 00:00

Adi, ikastaro, ohar eta besteiako deialdi hauei:

"FAMILIARENTZAKO BARATZE EKOLOGIKOAREN LABORANTZARAKO HASTAPEN IKASTAROA"
Usurbiltzen Taldeak antolatu du familiei zuzenduriko ikastaro hau, ekainaren 1 eta 8rako. Hedadura, lursailaren prestaketa, laboreak eta garai egokiak, plangintza, hazitegiak, ereintza, laboreen zaintza, tratamendu naturalak, elkarketak eta errotazioa landuko dituzte partaideek. Plazak mugatuak izango dira, gehienez 12 lagunentzako lekua dago. Saioen ordutegia: goizez, 9:30-13:30 artean. Prezioa, 20 euro. Izen ematea: 646 449 358 edo usurbiltzen@gmail.com. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "ikastaroa praktikoa izango da eta baratze ekologiko batean arituko gara, beraz arropa eta oinetako egokiak eraman itzazue. Hamaiketakoa eramatea gomendatzen da, sagardo ekologikoa bertako ekoizleek jarriko dute".

BURUHANDIEN TAILER ETA ERAKUSKETA, BERTAN BEHERA
Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolaturiko buruhandien tailerra eta erakusketa bertan behera utzi dute, jende faltagatik. 

IGANDEAN ARANTZAZURA JOATEKO IZEN EMATEA
Aginagako Parrokiatik Arantzazura joateko erromesaldia antolatu dute iganderako, maiatzaren 12rako. Abiatzeko hitzordua, goizeko 8:30etan jarri dute. Prezioa, guztira 35 euro. 15 eurotan autobusa, 20 eurotan bazkaria. Irteerarako izen emateko azken eguna da gaurkoa, 17:00-19:00 artean Aginagako Parrokiako lokaletan.

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA LASARTE-USURBIL INSTITUTUAN
Datorren astera arte aurre matrikulatu liteke, maiatzaren 14ra arte. Idazkaritzako ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera, 9:00-13:30 eta 15:00-17:00 artean. Ostiraletan, 9:00-15:00 artean. Argibide gehiagorako: 943 372 852 edo 943 372 277.

ZUBIETAKO TXOKOAK
3-11 urte artekoei zuzendutako txokoak antolatu dituzte, uztaila eta abuzturako Zubietan. Izen emate orriak Barazar Tabernan eskuratu daitezke. Udaletxeko postontzian utzi behar dira, maiatzaren 20a baino lehen. Informazio gehiago: 618 700 479 (Izaskun) edo 636 719 301 (Josune).