Aste Kulturala eta txokoak, Zubietako deialdiak

Noaua Aldizkaria 2013ko maiatzaren 9a

Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak prest du, aurtengo Aste Kulturalerako egitaraua. Honatx, maiatzaren 20tik 24ra, Zubietako frontoian burutuko diren ekitaldiak:

Maiatzak 20, astelehena
17:00 Tailerrak frontoian: eskumuturrak, txapak, karetak...

Maiatzak 21, asteartea
17:00 Frontoian: herri kirolak. Altxor bilaketa.

Maiatzak 22, astelehena
17:00 Frontoian: jolas ludikoak eta apar jolasak.

Maiatzak 23, asteazkena
17:00 Puzgarriak eta giza mahai futbola frontoian.

Maiatzak 24, osteguna
17:00 Frontoian: musika eta antzerki emanaldia. Txiki disko eta karaokea.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

ZUBIETAKO TXOKOAK
3-11 urte artekoei zuzendutako txokoak antolatu dituzte, uztaila eta abuzturako Zubietan. Izen emate orriak Barazar Tabernan eskuratu daitezke. Udaletxeko postontzian utzi behar dira, maiatzaren 20a baino lehen. Informazio gehiago: 618 700 479 (Izaskun) edo 636 719 301 (Josune).