San Ixidro Eguneko bazkaritarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 9a, 00:00

Datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean ospatuko den San Ixidro Eguneko bazkaritarako txartelak salgai egongo dira Alkartasuna Kooperatiban, larunbat honetara arte, maiatzaren 11ra arte. Otordua, Artzabalen ospatuko da. Bazkalaurretik eta ondorenerako halere, ekitaldiak antolatu dituzte. Meza nagusia eta herri kirolak goizean. Eta ekitaldi berri bat arratsalderako. Hurbilago Elkartea eta Usurbilgo Erraldoien Konpartsa elkartu baitira, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta 18:30etatik aurrera ospatuko den kalejira berezi bat ospatzeko. Erraldoi konpartsarekin pintxo poteoa egingo da Kaxkoan. 

Maiatzaren 15eko San Ixidro Eguna, "1. Sagastiak Loretan" ospakizun sortaren baitan burutuko da. Baita hilaren 19ko Sagardo Eguna eta baita beste ekitaldi guztiok ere: 

1. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: 
SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA USURBILEN

Maiatzak 15, asteazkena
SAN IXIDRO EGUNA

10:30 Meza Salbatore Elizan.
Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak Alkartasuna Kooperatiban salgai, maiatzaren 11ra arte.
18:30 Herriko erraldoi konpartsarekin pintxo poteoa.

Maiatzak 16-19, ostegunetik igandera
Usurbilgo baserrietako dolareen argazki erakusketa:
Epea: maiatzak 16-19.
Tokia: Sutegiko erakusketa aretoa.
Ordutegia:
Maiatzak 16-17: 18:00-20:00.
Maiatzak 18-19: 10:00-14:00.

Maiatzak 18, larunbata
17:00 Berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua Aginagako Sariaaundi baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. 

Maiatzak 19, igandea
XXXII. Sagardo Eguna:

Goiz guztian zehar, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar.
11:30 Irekiera. Baserriko, Labeleko eta Gipuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala. 

Goiz guztian, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar.
17:00 Erromeria Fun&Go taldearekin.
Arratsaldean ere, txaranga.

11:00etatik aurrera, Herrirak eta Ernaik antolaturiko karpa gunea Mikel Laboa plazan: jan edana, musika, presoen eskubideen aldeko ekitaldia…

Usurbilgo plazan, egun osoz. Sutegin "Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak" erakusketa.

Maiatzak 23, osteguna
19:30 Usurbilgo sagarkien dastaketa ikastaroa Aitzaga Elkartean: sagar-dultzea, muztioak eta sagardoak...

Ekainak 1, larunbata
9:00 Sagastien udako inausketa ikastaro teorikoa eta praktikoa Potxoenean, Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariaren eskutik.

Elkarlanean:
-Usurbilgo Sagardo Egunaren lagunak elkartea.
-Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
-NOAUA! Kultur Elkartea.
-Usurbilgo Sagastia E.M.
-Itaya Gazte Asanblada.
-Aitzaga Elkartea.
-Sagardoaren Unibertsitatea.
-Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.
-Hurbilago Usurbilgo Merkatarien eta Ostalarien Elkartea.
-Usurbilgo Udala.