Borondatearen truke, afari herrikoia antolatu dute ostegun honetarako, maiatzaren 9rako Usurbilgo Gaztetxean. Otordua 20:30etatik aurrera ospatuko da. “Afariko osagaiak herriko azokako zein herriko produktuak izan daitezen saiatuko gara, plateretan ez da egongo haragirik ezta arrainik ere, barazkiduna %100”, berri eman dute antolatzaileek. Afalosterako musika eta sorpresak iragarri dituzte. “Zatoz gaztetxera afari goxo goxoaz disfrutatu eta gozatzera!”, luzatu dute gonbita.