"Bypas" filma proiektatu eta "Gau beranduan" ikuskizuna estreinatu ostean, hirugarren eta azken ekitaldia antolatu du Jexux Artze Kultur Elkarteak, larunbaterako, maiatzaren 11rako; "Hil arte bizi" antzezlana, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin. Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga hirukote protagonista duen ekitaldia ikusteko sarrerak, aldez aurretik eskura daitezke Lizardi liburu dendan, 8 euroren truke. Edo egunean bertan, 10 eurotan Sutegin. Zehaztasun gehiago, jarraian:
Maiatzak 11, larunbata
Edukia: hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina... gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak... edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada... dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da? Zein da zure aukera? Hil arte bizi. Hil arte bizi heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Iker Galartza, Sara Cozar, Joseba Usabiaga.
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: aldez aurretik 8 euro Lizardi liburu dendan. 10 euro egunean bertan.
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.