Gipuzkoako Eskubaloi Txapelketako finalerdiak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 10a, 00:00

Areto futboleko partidak gaur, bihar futbolekoak, eta larunbat zein igandean eskubaloi neurketak jokatuko dira Oiardo Kiroldegian. Neurketa garrantzitsuak gainera. Hainbat eskaera jaso ostean, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak Usurbil Kirol Elkartearena onartu du, eta ondorioz, Gipuzkoako eskubaloi txapelketako finalerdi eta finalak Oiardo Kiroldegian jokatuko dira. Finalerdiak asteburu honetan, finalak astebete barru. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, “Kirol Elkarte honetako bi talde, infantil mutiletan Mikel Alzagak eta Jon Aizpuruak entrenatzen duten Udarregi Usurbil taldea, eta infantill nesketan Julen Ulik entrenatzen duen Udarregi C Usurbil taldea, GIPUZKOAKO TXAPELKETA hauetako semifinal hauetarako talde sailkatuen artean aurkitzen dira”. Infantil mutilak euren multzoko lehen postuan dira eta, “beste multzoko bigarrenaren aurka, Bidasoaren aurka, jokatuko dute”. Infantil nesken taldea ere euren multzoko sailkapen buruan dira eta Bera-Bera taldekoekin lehiatu beharko dute. 

Hona hemen eskubaloiko eta asteburuko gainerako kirol hitzorduak:

ARETO FUTBOLA
Maiatzak 10, ostirala
Ordua: 20:00.
Tokia: frontoia.

FUTBOLA
Maiatzak 11, larunbata
10:00-12:30 Benjaminen topaketa.
15:30 Regionalak.

Tokia: Harane.

ESKUBALOIA
Maiatzak 11, larunbata

9:30 Infantil neskak, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIA: Udarregi C Usurbil - Bera Bera Egia Bi

10:40 Infantil neskak, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIA:  Aiala A - Murgil Elgoibar

11:50 Infantil mutilak, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIA: Melfun Eibar Eskubaloia - Bankoa Elgoibar

13:00 Infantil mutilak, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIA:  Udarregi Usurbil - Bidasoa A

18:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E. - C.D.B. Leizaran


Maiatzak 12, igandea
Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa

9:15-11:15 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa; Andoni Zubeldia usurbildarra parte hartzera deitua.
11:30 Kadete neskak, Gipuzkoako selekzioaren kontzentrazioa. 

Tokia: Oiardo Kiroldegia.